Urte hondarrerako gas naturala izanen dute Iturengo etxebizitzetan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 15a, 12:14
Miquel Andreu, Gas Navarrako zuzendaria eta Mari Jose Bereau, Iturengo alkatea, aurkezpenean.

Gas Navarra enpresak 5 kilometroko sarea hedatuko du eta bi urteren buruan 120 hornidura-puntu ezarri nahi dituela aipatu dute aurkezpenean

Urte hondarrerako gas naturala izateko aukera izanen dute Iturengo etxebizitzetan. Gas Navarra enpresako arduradunek eta Iturengo alkateak egin zuten egitasmoaren aurkezpena irailaren 9an Herriko Etxean, 60 bat iturendarren aitzinean.

 

Mari Jose Bereau alkatearekin batera, Miquel Andreu Gas Navarrako zuzendaria eta Julio Laplana, enpresa horretako azpiegituretako ordezkaria izan ziren aurkezpenean. Horren arabera, Gas Navarrak 5 kilometroko hornidura-sarea eginen du gasa banatzeko. Lanak, urriaren bigarren hamabostaldian hasiko dituzte eta Iturengo profesionalak arituko omen dira. Datozen bi urteetan, herrian 120 hornidura-puntu baino gehiago ezartzea espero du.

Bizilagunei gas naturalare ezaugarriei, erabilerei eta abantailei buruzko azalpenak eman zizkieten. Horren arabera, ingurumena gehien errespetatzen duen erregai konbentzionala omen da gas naturala, eraginkorrena eta ekonomikoena izateaz gain. Gaur egun, Nafarroako bizilagunen %90ak dauka gas naturalerako sarvidea eta Gas Navarrak 124 herritako 193.000 etxebizitzetara eramaten du energia-mota hau, 2.100 kilometro baino gehiagoko hornidura-sarearen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun