Ezkurratarrak izan dira abuztuko erremontelari onenak

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 8a, 08:29
Koteto Ezkurra pilota astintzen eta Josetxo iloba adi, joan den urteko binakako txapelketaren finalean.

Koteto A multzoan eta Josetxo iloba B multzoan

Oriamendi 2010 enpresak egiten duen ranking-aren arabera, Koteto Ezkurra eta Josetxo Ezkurra Doneztebeko osaba-ilobak izan dira abuztuko erremontelari onenak, A eta B multzoan hurrenez hurren.

Partida nagusiak jokatzen dituzten erremontelarien A multzoan, 37 puntu lortu ditu Koteto Ezkurrak, Urrizak bezalaxe. Matxin III.ak osatu du podiuma.

B multzoan ere 37 puntu eskuratu ditu Josetxo Ezkurrak. Zaldua eta Ansa II gazteek osatu dute podiuma.

Hilabeteroko ranking-ak momentu bakoitzeko sasoi puntua neurtzeko baliagarria da eta hortaz, nabari da Ezkurra osaba-ilobak ongi ibili direla udan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun