Nafarroako 3. Mailako aizkora txapelketa erabakiko da Ezkurrako festetan

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 14a, 09:58

Bestak bukatzeko egiten den herri bazkariaren ondotik, Miguel Angel eta Mariatxi La Cantina ariko dira.

Larunbat arratsaldeko 6etako hitzorduan, Moises Gogorza herritarra ere lehiatuko da

Abuztuaren 14an, ostiral gauean eginen den herri afariarekin abiatuko dira Ezkurrako festak. Amabirjin egunean, iaz bezala, Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da eta bertan ariko da Moises Gogorza herritarra ere. Herri kirolak izanen du lekua hurrengo egunetan ere. Igandean herriko gazteen arteko saioa izanen da eta astelehenean aizkora apustua. Bukatzeko, asteartean herri bazkaria izanen da eta ondotik mariatxiak.

 

ABUZTUAK 14, OSTIRALA (FESTA BEZPERA)

21:00etan herri afaria. Afaldu ondoren, dantzaldia JOXE ANGELen eskutik.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA (AMA BIRJIN EGUNA)

10:00etan argi soinuak. 11:00etan Meza Nagusia. 13:00etan dantzariak: ORTZADAR dantza taldea. 18:00etan aizkora apustua: Nafarroako 3. mailako aizkora txapelketaren finala. Oier Kañamares, Joxean Etxeberria, Jon Telletxea, Iosu Agirre eta Moises Gogorza herritarra. Ilunabarrean eta gauean dantzaldia FIDELen eskutik.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

10:00etan argi soinuak. 10:00etatik 14:00etara umeen parkea. 16:30ean umeen jokoak. 19:00etan herri kirolak herriko gazteen artean. Ilunabarrean eta gauean dantzaldia DJ FACTORIAren eskutik.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA

10:00etan argi soinuak. 10:30ean mus txapelketa. 16:00etan mus txapelketako finalerdiak eta finala. 17:00etan Izaskun Muxika ipuin kontalaria. Ondoren, jokoak. 19:30ean aizkora apustua: H.Mindegia-M.Mindegia vs J.A. Loiarte-M.Indakoetxea. Ilunabarrean eta gauean dantzaldia FIDELen eskutik.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA

10:00etan argi soinuak. 14:00etan herri bazkaria BIXENTEren eskutik. Bazkal ondoren, MIGUEL ANGEL eta MARIATXI LA CANTINA. Ilunabarrean dantzaldia BIXENTEren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun