Maite Urroz alkate berriak botako du Donamariko besten txupinazoa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 14a, 09:26

Larunbat arratsaldean herritarren arteko herri kirol saioa eginen dute aurten ere.

Ortziral arratseko 8etan lehen suziria piztu ondotik, bortz eguneko bestak izanen dituzte

Abuztuaren 14an, ortziral arratseko 8etan Maite Urroz alkateak botako duen txupinazoarekin abiatuko dira Donamariko bestak. Larunbatean, gazte eta ez hain gazteen arteko herri kirol saioa izanen dute, igande eguerdian aizkora apustua, paellada eta bertze hainbat ekitaldi, astelehenean Harraren Eguna eta asteartean herri bazkaria, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariekin. Bazkalondoan, konbentura ohiko itzulia eginen dute Aurtizko trikitilariekin.

 

ABUZTUAK 14, ORTZIRALA

20:00etan Txupinazoa. Maite Urroz alkate berriak txupinazoa botako du bestei hasiera emateko. Jarraian, trikitilariak eta buruhandiak. 21:00etan Zopak Herriko Ostatuan. 00:30ean DJ Tirri & Tery.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

10:00etan Diana auzoz auzo, gaiteroekin. 11:00etan Meza. 12:00etan Dantzariak eliz atarian. 12:30ean Luntxa Herriko Ostatuan Udalak antolatuta. 19:00etan Herri kirolak, herriko gazteak ez hain gazteen kontra. Arratsaldez eta gauez DJ ENDARA.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

12:00etan Aizkora apustua: Donato Larretxea-Ander Erasun / Jose Mari Olasagasti -Ruben Saralegi. 14:30ean Paellada herrikoia. 18:00etan Goitibeherak. 19:30-20:00 aldera poteoa  Eztanda batukada taldearekin. 21:30ean gazte afaria. 01:00etan dantzaldia ESTU TA LARRI taldearekin.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA (HAURRAREN EGUNA)

11:00etatik 19:00etara Puzgarriak frontoian eta igerilekuan. 17:00etan Mus txapelketa (bikote bakoitzeko gutxienez kide bat Donamarikoa izan behar da). 19:00etan Txokolatada herriko plazan. 20:00etan Patata tortilla eta postre lehiaketa.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA

14:00etan Herri bazkaria. Bertsolariak: Jon Maia eta Andoni Egaña. Bazkalondoan konbentura itzulia Aurtizko trikitilariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun