Giro ederrean joan dira Beintza-Labaiengo bestak

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 5a, 10:47
Maika Ariztegi iturendarrak eta Labaiengo Andreseneko Irunek aizkora apustu ikusgarria eskaini zuten.

Hondar eguneko herri bazkariaren ondotik, kantu zaharrak abestu dituzte Angel Mariezkurrena gidari dutela

Lau eguneko bestak izan dituzte Beintza-Labaienen, baina laburrak izanagatik giro ederrean egin dituzte ekitaldi guztiak. Beti bezala, ekitaldiak txandaka egin dira, egun batean Labaienen eta hurrengoan Beintzan. Ikusi Arantxa Iturralderen argazkiak

 

Urtero bezala, herri kirolak eta batez ere aizkorak garrantzi handia izan du. Larunbat arratsaldeko aizkora apustuan Donato Larretxea eta Xabier Mindegia herritarra suertatu ziren garaile, Joxe Mari Olasagasti eta Jexux Etxeberria eta Arrospide eta Miguel Angel Etxeberria bikoteen kontrako lehian. Polita izan zen, baita ere, bi emakumeek aizkoran eskaini zuten erakustaldia, Iturengo Maika Ariztegik eta Labaiengo Andreseneko Irunek.

Igandean Meza ondotik txistulariak eta dantzariak aritu ziren eta arratsean tortilla eta postre lehiaketa ere izan zuten.

Hondar eguneko herri bazkariaren ondotik, kantu zaharrak abestu zituzten Angel Mariezkurrena gidari zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun