Kuba eta Zubietako doinuak hedatuko dituzte abuztuaren 8an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko abuztuaren 5a

D'Capricho bikote kubatarra izanen da larunbat arratsean Zubietan, Guajiroekin batera.

D’Capricho bikote kubatarra eta Zubietako Guajiroak ariko dira larunbatean Errandonea Ostatuko atarian

Beste behin, Euskal Herriko eta Kubako doinuek bat eginen dute abuztuaren 8an Zubietako Errandonea ostatuaren atarian eginen den afari bereziaren ondotik izanen den kantaldian. Alde batetik, Zubietako Guajiroak taldea ariko da eta bertzetik, D’Capricho bikote kubatarra.

 

Afariari dagokionez, Errandonea entsalada, fritoak, marmitakoa eta mamia izanen dute.  Izen emateko 948 450216 telefonora deitu behar da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun