Ituren eta Zubietako neska-mutikoek ur zikina nola arazten den ikasi dute tailer batean

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 30a, 09:03
Ur zikinak nola garbitzen diren ikasi zuten Iturengo neska-mutikoek.

Ludotekako ekitaldien baitan eskaini du NILSA erakundeak

Ituren eta Zubietako ludoteketako ekitaldien baitan, zortzi urtez beheitiko hogei bat neska-mutikok ur zikinak nola garbitzen diren ikasi zuten uztailaren 28an egindako tailer batean, NILSA erakundeak urte osoan eginen duen hezkuntza kanpainaren barrenean. 

 

Jokuen eta talde-dinamikaren bidez, ur zikinak jasotzen duen tratamendua ikasi eta ulertu zuten. Berez, 10 urtetik beheitikoek ezin dute NILSAren araztegiak bisitatu, baina enpresak ikasgela hau eskaintzen du alternatiba gisara, 3 urtetik goitikoendako.

Ituren eta Zubietako tailerrak ordubetekoak izan ziren eta euskaraz eskaini zuten (gazteleraz eta ingelesez ere ematen dute kanpaina honetan). Horretarako, kandelak, garbiketa-produktuak, marrazkiak eta etxeko tresnak erabili zituzten, ttikienek araztegi batean egiten den uraren tratamendua ulertzeko. Aste honetan, gisa horretako tailerrak eginen omen dituzte bertze herrietan ere.

Hamasei urtetan lehen aldia da udako ludotekentzat gisa honetako ekintza eskaintzen dutela, baita urte osorako progama jarraia ere. Nafarroan dauden ehun araztegi baino gehiago bisita daitezke eta orain artean 16 ibai ere bisitatu dituzte: Aragon, Arakil, Araxes, Arga, Baztan, Bidasoa, Ebro, Ega, Larraun, Leitzaran, Luzaide, Odrón, Ultzama, San Pedroko erreka eta Pulguerko putzua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun