Uztailaren 23an abiatuko dira Elgorriagako Santiago bestak

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 22a

Mahai inguruan ere besta giro polita sortuko da aurten Elgorriagan.

Ortzegun arratsean botako den txupinazoaren aitzinetik, haurrentzat herri lasterketa eginen dute

Elgorriagako Santiago bestak uztailaren 23an, ortzegun arratseko 8etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira, nahiz bi ordu aitzinetik haurrentzako herri lasterketa ere eginen den. Ondotik, lau egunez, egitarau zabala izanen dute ospakizunetarako.

 

UZTAILAK 23, ORTZEGUNA

18:00etan Herri lasterketa haurrentzat.

20:00etan Bestei hasiera emateko txupinazoa eta kalejira trikitilariekin.

21:00etan Zopak ostatuan.

00:00etan Irunerekin dantzaldia.

 

UZTAILAK 24, ORTZIRALA

10:00etan Puzgarriak haur eta gazteentzat.

14:00etan Herri bazkaria: Paella (aldez aurretik eman behar da)

17:00etan Herri kirolak gaztetxo eta helduentzat.

19:00etan Patata tortilla lehiaketa (20:30erako aurkeztu behar dira tortillak).

21:00etan Afaria.

23:00etan Kontzertuak.

 

UZTAILAK 25, LARUNBATA

10:00etan Argi-soinuak.

11:00etan Meza nagusia.

16:30ean Mus txapelketa.

17:00etan Segway eta laserra.

21:00etan Afaria eta aurretik kalderetea.

00:00etan Gabenara taldea.

 

UZTAILAK 26, IGANDEA

12:00etan Toka txapelketa.

14:00etan Zikiroa eta ondotik, Irune iluntzera arte.

21:00etan Afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun