Uterga eta Etxeberria III azpitxapeldun Sanferminetako erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 13a, 10:15
Urriza eta Barrenetxea IV txapeldunak eta Uterga eta Etxeberria III azpitxapeldunak, sari banaketaren ondotik.

Final ikusgarrian 40-39 galdu zuten Urriza eta Barrenetxea IV.aren kontra

Urriza eta Barrenetxea IV izan dira Iruñeko Sanferminetako erremonte txapelketako irabazleak, uztailaren 11ko final gogor eta ikusgarrian 40-39 irabazi baitzieten Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria doneztebarrei.

 

Txapelketa osoko partidak bezalaxe, finala ere orekatua, berdindua, emozioz betea eta gogorra izan zen. Hasiera berdinduaren ondotik, 15-24 irabazten izan ziren doneztebarrak, baita 22-29 ere, baina Urrizak eta Barrenetxeak 34ra berdintzea lortu zuten. 36na, 38na eta 39na berdindu ondotik, Urrizaren hormabiko luze batek erabaki zuen txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun