Artisau eta Lanbide Azoka eginen dute uztailaren 12an Iturenen

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 9a

Hilabeteko bigarren igandea ailegatzean, Iturengo plazan azoka giroa nagusitzen da. Oraingoan ere, hutsik egin gabe antolatu dute uztailaren 12an Artisau eta Lanbide azoka eta berrikuntzekin dator gainera. Uztailetik aurrera, azokarekin bat, mota guztietako ekitaldiak ere izanen dira. Igandean erraterako, Mendaur trikitixa eskolako Iratxe, Ekiñe, Amaia, Maitane eta Uxuek kontzertua eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun