Mus tximista txapelketa jokatuko dute Sunbillako Ariztigain kanpinean uztailaren 4an

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 30a, 07:09

Txapeldunek 320 euroko saria izanen dute

Mus tximista txapelketa antolatu dute Sunbillako Ariztigain kanpinean uztailaren 4an, 16:30etik aitzinera. Izen ematea uztailaren 3ra bitarte egiten ahal da telefonoz edo egunean berean 16:15etik aitzinera kanpinean, pertsona bakoitzeko 10 euro ordainduta. 

Sari potoloak izanen dituzte: txapeldunek 320 euro eta txapela; bigarrenek 160 euro eta afaria, hirugarrenek 80 euro eta ardoa eta laugarrenek 40 euro eta ardoa. Bosgarrenetik zortzigarren postura 20 euro eta ardoa izanen dute eta 9-16 postukoek ardo botila bana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun