Ludoteka zerbitzua izanen da uda honetan ere Iturenen

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 23a, 08:24
Iturengo haurrak joan den urteko ludotekan.

Ixiar Bazterrika eta Izaro Ariztegirekin, 3 eta 8 urte arteko haurrentzat 

Iturengo gaztetxoek eskolako oporrak hartu dituzte dagoeneko eta udaz goxatzen hasi berriak dira. Bertze urteetan bezala, Ixiar Bazterrikak eta Izaro Ariztegik ludoteka zerbitzua eskainiko dute uztaila eta abuztuan, goizeko 10etatik 13tara Iturengo medikuaren kontsulta zaharrean. 

 

Aurreko urteetako esperientzarekin gisa guzietako gauzak antolatu eta eginen dituzte, ateraldiak , eskulanak, dantza… ederki pasako dute adin ezberdinetako herriko gaztetxoek. Apuntatzeko monitoreengana joaten ahal dira ekainaren bukaera arte, beraiek beraien taldeak eta antolatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun