Ekainaren 19tik 24ra ospatuko dituzte San Juan festak Saldiasen

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 18a, 08:40
Herri kirolak izanen du aurten ere bere lekua Saldiasko San Juan festetan.

Aizkora apustua eta pilota izanen dira igandean

Egitarau bikaina prestatu dute San Juan festetarako Saldiasen ere. Ostiral arratseko zopekin hasi, igandeko aizkora apustua eta pilota partidak, San Juan bezperako patata tortilla lehiaketa (100 euroko sariarekin) eta suak eta San Juan eguneko meza bitarte, egunero (asteleheneko atseden egunean ezik) izanen da zertan aritu.

 

OSTIRALA, EKAINAK 19

• 20:00etan ohiko Zopak Herriko Ostatuan.

• Gauez dantzaldiak Txingudi Deejaysekin.

 

LARUNBATA, EKAINAK 20

• 10:00etan argi soinuak.

• 10:30ean herriko mus txapelketa.

• 14:00etan herri bazkaria trikitilariekin.

• Atsaldez umeen jokoak karts eta gaztelu haizatuekin.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia GABENARA taldearekin.

 

IGANDEA, EKAINAK 21

• 10:00etan argi soinuak.

• 13:00etan aizkora apustua: Erasun-Mindegia.

• 18:00etan afizionatu mailako esku pilotako bi partida.

• Arratsaldez dantzaldia MODESTO akordeolariarekin.

 

ASTEARTEA, EKAINAK 23

• 20:00etan patata tortilla lehiaketa (1. saria, 100 euro; 2. saria 50 euro; 3. saria 30 euro). Bidenabar udalak eskainiko du txistorra, gazta eta ardoa.

• 22:00etan San Juan suak. Dena trikitilariekin alaitua.

 

ASTEAZKENA, EKAINAK 24           

• 09:00etan argi soinua  txistulariekin.

• 11:00etan Meza Nagu­sia, San Juanen oho­­rez. Ondoren, Udalak luntx bat eskainiko du Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun