Hauteskundeak 2015

Alfredo Zugarramurdik zinegotzi izateari utzi dio Donezteben

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 16a, 09:50

Elorza, Agesta eta Zugarramurdi, larunbateko kargu hartzean.

PSNko zerrendaburuak botu bakarra jaso zuen larunbateko kargu-hartzean, nahiz hiru zinegotzi lortu

Larunbateko kargu-hartze ekitaldietan ezustea gertatu zen Donezteben. Udal hauteskundetan, 9 zinegotzietatik 6 lortu zituen EHBilduk eta 3 Alfredo Zugarramurdi independientea buru zuen PSNk. Hortaz, garbi zegoen EHBilduko Xanti Uterga izanen zela alkate baina, gainera, 9 zinegotzietatik 8ren botua jaso zuen ustekabean.

 

Alfredo Zugarramurdik bere buruari botua eman zioenez, Raquel Elorza eta Alicia Agesta taldekideek Xanti Utergari bozkatu zioten. Zugarramurdik aipatu duenez, «akatsa izan zela diote, baina egia errateko, ez naiz babestua sentitu». Horregatik, ekainaren 15ean dimisioa eman zuen, «arrazoi pertsonalengatik». Seguruenik, Koldo Garciak hartuko du Alfredo Zugarramurdiren lekua Doneztebeko udalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun