Hamargarren urtea bete dutenez festa berezia egin nahi dute
Hamargarren urteurrena beteko du Uritzako festak Zubietan eta data seinalatua bihurtu da dagoeneko. Larunbateko bazkarian bertsolariak izanen dira (Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu), baita joaldunak ere. Beste sorpresaren bat ere akaso prestatuko dute auzokoek. Goizetik idorpea prestatzen dute eta horren aitzakian gosaria ere egiten dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.