Zubietako txokorik politenak eta gaztarik onenak aukeratu dituzte Bestaberri Egunean

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 9a, 10:14
Azkuntzolotako Mari Mar eta Iriartekobordako Miguelen iloba Saioak jaso zituzten gazta lehiaketako sariak, Patxiku Mitxelena alkatearen eskutik.

Bederatzi gazten artean Azkuntzolotakoak irabazi zuen

Bestaberri egunean gazta lehiaketa eta herriko txoko politenaren lehiaketak egin dituzte aurten ere Zubietan. Igande arratsaldeko meza ondotik udalak berendutxoa eskaini zuen, eta arratsean sari banaketa egin zuten, gazta dastatu bidenabarkoan. Herriko musikariek, trikitilariek eta panderojoleek giroa jarri zuten plaza inguruan. Ikusi Izaskun Zubialderen bideoa

 

Gazta lehiaketari dagokionez, bederatzi aurkeztu zituzten eta epaimahaiaren arabera, Azkuntzolota baserritik aurkeztutakoa izan zen onenea eta bigarren saria Iriatekobordakoarentzat izan zen.

Txokorik politenei dagokienez, baserrien artean Elutxa izan zen sariduna eta herrian, lehen saria Amolatx etxearendako eta bigarrena Arotza etxearendako.

Lehiaketa bateko nahiz besteko irabazleek bi lagunendako otordua izanen dute Herriko Ostatuan. Bigarrenek ere botil bana ardo izanen dute.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun