Udako ludoteka zerbitzua izanen da Donezteben ere

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 9a, 08:40

Herriko Etxeak antolatu du ekainaren 22tik irailaren 4ra

Ekainaren 22tik irailaren 4ra bitarte udako ludoteka zerbitzua martxan egonen da Donezteben. Goizeko 9etatik 2etara, 3 urtetik 12 urte bitarteko umeendako zuzendutako zerbitzua antolatu du Udalak. Ekainaren 19a baino lehen eman behar da izena.

Prezioari dagokionez aipatu behar da uda osokoa 150 eurokoa dela, (hilabeteka behar izanez gero 80 euro hilabete osoa edo 40 euro erdia). Horretaz gain, familia bereko bigarren haurrarengatik %25eko deskontua ezarriko da eta hirugarrenagatik %50ekoa. Interesatuek heldu den ekainaren 19a baino lehen izena eman behar dute bertako bulegoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun