La Caixaren Gizarte Ekintzak 7.000 euroko dirulaguntza eman dio Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 3a, 11:18
Ezker-eskuin, BegoƱa Alberro, Edurne Anzizar, Jasone Zelaieta, Jon Etxague eta Ana Juanenea.

Baliabide nahikorik ez duten familiei laguntzeko diru-poltsa hornitzeko

La Caixaren Gizarte Ekintzak 7.000 euroko dirulaguntza eman dio Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari, baliabide nahikorik ez duten familiei laguntzeko larrialdiko poltsa hornitzeko.

 

Jasone Zelaieta, La Caixako Ipar zonaldeko Negozio Arloko arduradunak eman dio laguntza Jon Etxague, Malerrekako Mankomunitateko idazkariari. Ekitaldian izan dira Ana Juanenea, Doneztebeko CaixaBankeko zuzendaria eta Begoña Alberro eta Edurne Anzizar, Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetako langileak.

Malerrekako Mankomunidadeak, baliabide ekonomikorik ez duten familien oinarrizko beharrak asetzera bideratuko du diru hori. Bertzeak bertze, Nafarroako Elikagai Bankuaren janari-banaketak osatzeko elikagaiak erosi, energia-pobrezia ekiditeko laguntzak eman familiei, familia hauetako haurrei eskola-materiala erosi eta, azkenik, adinekoei eta eriei etxeko arreta zerbitzurako material ortoprotesikoa erosi nahi dute .

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun