Horretaz gain, posta bidezkoan ere hainbat tokitan EH Bilduren boto-txartelak ez dira ailegatu. Eta hirugarren oztopoa, Doneztebeko herriari egokitu zaion “akatsa”, bertako udaletxerako papeleta batzuk hemengoak izan beharrean Olazti herriari dagozkion papeletak nahasita agertu dira. Hau guztia dela eta, Doneztebeko koalizioak irregulartasun guzti hauek salatu ditu, herritarrei honako mezua helaraziz: “traba guztien gainetik, heldutasunez eta askatasunez bozka eman dezatela, eskubide horren aurrean batzuk berdintasuna ukatu arren”.