Utergak eta Etxeberriak beraien beteraniaz baliatu ziren markagailuan agintzeko, nahiz eta partidaren erdira arte edo berdinduak ibili (25-23). Baina hortik aitzinera indartsu ibili ziren irabazleak eta 40-25eraino joan ziren. Uterga bikain akitu zituen aitzineko koadroetan eta Etxeberria bigarren (edo hirugarren) gaztaroan dabil eta frontoi laburrean bikain dabil aurten, Madrilgoa ez ezik, Iruñeko Alde Zaharreko torneoa ere irabazi baititu (orduan Zeberiorekin).
Erremontearen aitzinetik, eskuzko finalak ere jokatu zituzten. Iriarte eta Lintzoainek 22 eta 13 irabazi zieten Yoldi eta Etxamendiri.