Egitarau zabalarekin dator aurten ere Donamaria-Gazteluko Kulturaldia

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 11

Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirrek '100 m2' antzezlana eskainiko dute igandean Donamariko Jauregian.

Maiatzaren 13tik 17ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Aurten ere egitarau zabalarekin dator Donamaria-Gazteluko Kultur Taldeak, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin antolatutako Kulturaldia. Asteazkeneko Batukada amateur erakustaldiarekin hasi eta igandean Donamariako Jauregian eskainiko den antzerki saioarekin akituko da.

 

ASTEAZKENA, MAIATZAK 13

• 18:00etan Batukada amateur erakustaldia plazan.

 

ORTZIRALA, MAIATZAK 15

• 17:00etan haur eta gaztetxoendako garai bateko egurrez egindako jolasak.

• 19:00etan talo tailerra frontoian eta ondotik berendua nahi duten guztientzat.

• 22:00etan mus txapelketa Herriko Ostatuan, herrikoentzat soilik. Malerrekako Eguneko finalerako txartela izanen da jokoan.

 

LARUNBATA, MAIATZAK 16

• 10:00etan Zumba saio irekia frontoian.

• 12:00etan Mendaur trikitixa eta pandero eskolako haurren kalejira.

• 15:30ean Etxepare Album ilustratu lehiaketako lanetan oinarritutako tailerra erabilera anitzeko gelan. Lehenik 4-8 urtekoak (Irudiak eraikiz I) eta gero 8-12 urtekoak (Irudiak eraikiz II)

• 19:00etan Batukada-poteoa herrian barna.

• 21:30ean afari musikatua Herriko Ostatuan, Puro Relajo mariachi taldearekin.

 

IGANDEA, MAIATZAK 17

• 10:30ean mendi ibilaldiak eta gosaria Laztaiko bordan. Bi ibilbide izango dira, haurrentzako eta helduentzako.

• 19:00etan antzerkia Donamariako Jauregian. Juan Carlos Rubio egilearen 100 m2 taularatuko dute Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre aktoreek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun