VIII. Pintxo Lehiaketa prest dute Donezteben asteburu honetarako

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 29a

Zortzi partaide izanen dira

VIII. Pintxo Lehiaketa aurreko urtetan bezala, maiatzeko langilearen eguneko zubia aprobetxatuz antolatu da Donezteben.  Pepa´s kafetegiak  eta Ameztia, Bixen, Ekaitza, El Café, Irrintzi, Titi eta Herriko ostatuek sukaldeak astinduko dituzte hiru egun horietan bertaratzen diren bezeroei mokadutxo goxoak eskaintzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun