Josetxo Ezkurraren omenezko pilota txapelketan jubenil mailako finalerdiak jokatu dituzte igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 21a

Alebin, infantil, kadete eta senior mailako pilotariek ere jardunaldi berri bat jokatu dute

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita laugarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz binakako pilota txapelketako seigarren jardunaldia jokatu da igandean. Alebin, infantil, kadete eta senior mailako pilotariak aritu dira, bakoitzak bere jaiotza urtearen arabera, Irurita, Sunbilla, Lesaka eta Doneztebeko pilotalekuetan.  Jubenil mailako finalerdiak ere, 1997 eta 1998 urtean jaiotakoenak jokatu dituzte. 1998an jaiotakoen artean,  Errekako Iker Salaberria goizuetarrak 18 eta 3 irabazi zion Añorgako Hodei Expositori eta Lazkaoko Iraitz Zubizarretak 18 eta 9 irabazi zion Ilunoeko Jon Alberdiri. 1997an jaiotakoen artean aldea oraindik handiagoa izan zen eta Oberenako Josu Iruritak eta Javier Okilenak 2 tantutan utzi zituzten Redin (Oberena) eta Aitor Azkonobieta (Lazkao), hurrenez hurren.

Seigarren jardunaldia

2003-2004ko alebinak Iruritan

Borja Berrueta (San Miguel, 18 - Arai Murillo (Mendillorri), 11

Joritz Eskuza (Orozko), 0 - Unai Albeniz (Añorga), 18

Jakes Elosegi (Ilunpe), 15 - Oier Alonso (Zestoa), 18

Aimar Egiguren (Ilunpe), 14 - Iker Egiguren (Ilunpe), 18

Unai Amiano (Añorga), 18 – Egoitz Olaizola (Añorga), 17

Julen Orbegozo (Añorga), 18 – Oinatz Arrillaga (Andoain), 12

Auritz Arrizabalaga (Ilunpe), 6 – Xabat Sasiain (Zestoa), 18

Telleria (Zegama), 7 – Arkaitz Eskuza (Orozko), 18

 

2001-2002ko haurrak, Sunbillan

Javier Oskoz (Oberena), 18 – Goikoetxea (Tolosa), 5

Mikel Unanue (Ilunpe), 11 – Javier Bobadilla (Barberito I), 18

Etxeberria (Tolosa), 5 – Aritz Otxoa (Txukun Lakua), 18

Javier Cuairan (Oberena), 18 – Ibai Salegi (Zestoa), 16

Josu Igoa (Ardoi), 15 – Garcia (Urretxu), 18

Mattin Gorostidi (Ziotza), 0 – Altuna (Tolosa), 18

Jorge Fernandez (Titin III), 18 – Patxi Loiarte (Erreka), 11

Izagirre (Urretxu), 10  - Unai Alberdi (Ilunpe), 18

 

1999-2000ko kadeteak, Lesakan

Jon Mariezkurrena (Erreka), 18 – Peio Etxabe (Getaria), 17

Lorentz Orbegozo (Añorga), 18 - Ekain Etxeberria (Oiarpe), 11

Gorka Aristi (Getaria), 18 - Andoni Gaskue (Erreka), 15

Antton Apezetxea (Umore Ona), 9 – Julen Egiguren (Ilunpe), 18

Oroitz Sein (Oiarpe), 18 – Julen Osa (Andoain), 15

Gorka Iriarte (Ilunpe), 18 – Unai Mata (Oberena), 9

Aitor Aranguren (Usurbil), 18 – David Uribe (Txukun Lakua), 3

Aitor Aizkorbe (Umore Ona), 10 – Enaitz Telletxea (Erreka), 18

 

Seniorrak, Donezteben

Joseba Baez (Antiguo), 18 – Iñigo Etxamendi (Oberena), 17

Iker Tainta (Biltoki), 18 – Gaizka Iruretagoiena (Asteasu), 11

Iñigo Mazkiaran (Huarte), 15 - Asier Lopez (Oberena), 18

Iñigo Urkizu (Hernani), 6 - Asier Ansa (Oberena), 18

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun