Nafarroako Soinularien Topaketaren lekukoa Doneztebek hartuko du eta igande honetan, apirilak 19, jaialdi hau antolatuko du. 11:30ean soinulariek kalejira eginen dute herriko kaleetan, taldeka sakabanatuko dira eta gero denak elkarrekin ariko dira talde argazkia ateratzeko. 14:00etan eguna borobiltzeko Santamaria jatetxean bazkaria izanen dute.