Gaztain ximalen ohitura berritu dute Labaienen Ostegun Santuan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 7a, 10:31
Labaiengo neska-mutikoek Ostegun Santuan ibili ziren gaztain ximal eskean.

Gaur egun goxokiak biltzen dituzte gehien bat haurrek

Ez dakigu noizkoa den ohitura hau, baina urtez urte mantentzen da ilusioz Beintzako haur eta gaztetxoen artean.
Ostegun santuan etxez etxe jasotzen dituzte hainbat goxoki. Garai batean, abestiak esaten duen bezala, gaztainak biltzen ziren.

"Gaztain ximal ximalak

andriak elizera

gizonak tabernera

haurrek haurretera

apezak txokoltia hartzera!”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun