Martxoan ere erremontelari onena izan da Koteto Ezkurra

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 11:05
Azken hamar partidak irabazi ditu Kotetok.

Partida guztiak irabazi ditu eta hamar daramazki segidan

Oriamendi 2010 enpresak jakinarazitako ranking-aren arabera, Koteto Ezkurra izan da martxoko erremontelari onena, hilabete horretan jokatu dituen partida guztiak irabazi baititu eta hortaz, gehienez lor zitzakeen 40 puntuak lortu ditu. Bigarren gaztaroan dago doneztebarra eta hamar partida daramazki segidan irabaziz, bata bertzearen ondotik. Otsailean ere Koteto izan zen onena.

A multzoko erremontelarien artean, Agirrezabala bigarren eta Etxeberria IV hirugarren.

B multzoko erremontelarien artean, berriz, Larrañaga izan da onena (37,6 puntu) eta bere gibeletik sailkatu dira Aizpuru III eta Patxi Olazar doneztebarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun