Aste Santuan Pintxo Astea eginen dute hirugarrenez herriko ostatuek apirilaren 2tik 5era. Fonda, Itturburu, Bustitz eta Ariztigainen eskainiko dituzte pintxoak. Pintxoa dastatu eta gustukoena bozkatzeko aukera izanen da.
Bozketan parte hartzen duten guztien artean urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte apirilaren 6an, astelehen eguerdian Fondan.
Lehenbiziko bi urteetan izugarrizko arrakasta izan du ekimen honek eta aurten ere parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
Mariatxiak eta haur jokoak kanpinean
Giro onarekin segitzeko, apirilaren 2an, Ariztigain kanpinean Txamukos mariatxiak ariko dira. Ortzegun Santu egunean, 19:30etik aitzinera hasiko du emanaldia gehienbat Lesaka eta Arantzako musikariez osatutako taldeak eta afal ondoren, 22:30etik aitzinera ere ariko dira.
Apirilaren 5ean, berriz, urtero bezala, haurrendako jokoak eginen dituzte kanpinean. Egitarauaren barrenean, ginkana, globoflexia, antzerkitxoa eta txokolatada izanen dituzte, bertzeak bertze.