Argazki eta kontakizun lehiaketa antolatu dute bigarren urtez Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 06:34

Apirilaren 24an izanen da lanak aurkezteko azken eguna

Haur eta gaztetxoek Malerrekan dauden ikastetxeen bidez parte hartu ahalko dute lehiaketa honetan: Malerrekako leihotik begira. Zuk zeuk nola ikusten duzu? izanen da gaia.  Aurkeztuko diren lan guztiek irudi bat (argazkia, marrazkia) eta testu bat izan behar dute halabeharrez (gutxienez 8 lerro eta gehienez 12, letraren tamainakoa 12koa izanda). 

Lanak formatu digitalean aurkeztuko dira; DOC (word), PDF, edo antzeko programetan. Lau kategoriatan banatuko dituzte lanak: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak,  LHko 3. eta 4. mailak, LHko 5. eta 6. mailak eta DBHko 1. eta 2. mailak. Epaimahaia Euskara Zerbitzuak proposatutakoa izanen da eta lanen zuzentasuna, originaltasuna, sormena eta aurkezpena baloratuko dituzte: zergatik aukeratu duzu txoko, paraje, egoera, ospakizun… hori?, zer sentitzen duzu bertan?, non dago? noiz egiten da?... galderei erantzuten ote dieten ere baloratuko baita.

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 24a izanen da eta sariak aurtengo Malerrekako Egunean banatuko dira, hau da Elgorriagan maiatzaren 30ean eginen den bestan. Gogoratu behar da lehiaketa hau iaz ere antolatu zela eta 140 lan baino gehiago jaso zirela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun