Aste Santuko oporraldirako ludoteka antolatu du Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2015eko martxoaren 24a

Izen ematea martxoaren 27a baino lehen egin behar da

Aurten ere ludoteka zerbitzua martxan jarri du Doneztebeko Udalak. Oraingoan Aste Santuko oporraldietarako antolatu du, hau da Bazko Asterako, apirilaren 7tik 10era. Ludoteka zerbitzu hau 3-11 urte bitarteko umeendako zuzenduta dago eta Eskolako gimnasioan burutzen da, goizeko 9etatik 12etara. Martxoaren 27an eguerdiko 12etan akituko da apuntatzeko epea.

Prezioari dagokionez, 30 euroko tarifa ordaindu behar da. Horretaz gain, aipatu behar da Udalak kuota berezia baduela Aste Santuko ludoteka eta udakoa aukeratzen dituenarentzat. Abonamenduak 180 eurokoak dira  Udako ludoteka ekainaren 22tik irailaren 4ra bitarte antolatuko da eta  prezioak  honako hauek dira: uda osoa 150 euro, hilabete bat 80 euro, hilabete erdia 40 euro. Prezio hauek deskontuak ere badituzte: %25ekoa familia bereko bigarren haurrarentzat, %50a familia bereko hirugarrenarentzat eta %20a famili ugariarentzat.

Interesatuek argibide gehiago Doneztebeko udalean jasotzen ahal dituzte  edo 948 450017 telefonora  deituz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun