Malerrekako Gure Esku Dago ekimenak hiru mendi martxa antolatu ditu hilabete honetan

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 13a, 13:24

Lehenbizikoa martxoaren 14an, Legasatik eta Donamariatik Txarutara

Malerrekako Gure Esku Dago batzordeak martxorako hiru mendi martxa antolatu ditu. Lehendabizikoa martxoaren 14an, larunbat goizean Legasatik eta Donamariatik Txarutara abiatuko da eta Donamariko Ostatuan eginen dute bazkaria.

Malerrekako Gure Esku Dago batzordeak martxorako hiru mendi martxa antolatu ditu. Lehendabizikoa martxoaren 14an, larunbat goizean Legasatik eta Donamariatik Txarutara abiatuko da eta Donamariko Ostatuan eginen dute bazkaria.

Bigarrena, martxoaren 21ean (larunbata) eginen da, Mendaurrera Sunbillatik eta Aurtiztik abiatuta. Sunbillan 08:30ean abiatuko dira plazatik eta Aurtitzen tailer ataritik ordu berean. 10:30ean Bustitzeko kaxkoan elkartuko dira eta Mendaurren gosalduko dute (bakoitzak berea eraman). Nahi duenak, bere herritik ere joan daiteke. Bertze aukera izanen da urtegiraino kotxez joatea (09:45 aldera elkartzeko oinezkoekin).

Hirugarren ateraldia, berriz, martxoaren 29an (igandea goizeko 8etan) Doneztebetik Leurtzako zirkura abiatuko da (Bonozorrotz mendi kaskora igoz). Hiru mendi martxa hauetan argazkiak eginen dira Gure Esku Dago ekimenaren aldarrikapena eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun