Goizuetako Umore Ona eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertua eskainiko dute martxoaren 14an Donezteben

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 13a, 09:13
Goizuetako Umore Ona Abesbatzak emanaldia eskainiko du Mendi abesbatzarekin batera. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 8:30ean elizan

Datorren larunbatean, martxoak 14, Doneztebeko elizan kontzertu berezia izanen da. Oraingo honetan, Goizuetako Umore Ona Abesbatza ariko da, Mendi Abesbatzaren eskutik.

Datorren larunbatean, martxoak 14, Doneztebeko elizan kontzertu berezia izanen da. Oraingo honetan, Goizuetako Umore Ona Abesbatza ariko da, Mendi Abesbatzaren eskutik.

Kontzertua Mendi abesbatzak hasiko du, sei kanta bakarka abestuz (Agurra, Ave Verum, Izar ederra, Xalbadorren heriotzean, Kitolis eta Guantanamera). Ondotik Goizuetakoek beren saioa eskainiko dute, Agur Maria, Nerea izango zen, Ubi Caritas, Maritxu nora zoaz, Aita gurea eta I’m Gonna Sing! kantatuz. Bukatzeko, bi abesbatzek elkarrekin Kantuz doinu ezaguna abestuko dute.

Baina hau ez da Mendi Abesbatzak eskainiko duen saio bakarra. Izan ere, hurrengo asteazkenean, hilak 18, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatoriora joanen baita bertako Fernando Remacha areto ederrean abestera. Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak gonbidatu du emanaldi hau eskaintzera, azken urte hauetan elkarrekin eskainitako kontzertu ugarietarako errepertorio anitza moldatu baitu Jose Ignazio Ansorena Maisuak eta Nafarroako hiriburuan aurkeztu nahi baitute emaitza hau. Kontzertu honetan, gainera, Iruñeko Kontserbatorioko txistu ikasleek parte hartuko dute.

Martxoaren 27an, azkenik, musika sakro emanaldia eskainiko du Mendi Abesbatzak Doneztebeko elizan 20:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun