Otsailaren 22an, Eratsungo 18 jubilatuk egin zuten bere festa. Hauek ere Ezkurrara hurbildu ziren bazkaltzera, herrian meza entzun eta gero. Bazkalondoan mus txapelketa jokatu zuten. Migeltxo eta Javier izan ziren txapeldun, Baleztena eta Eskudero bigarren, Pello eta Calixto hirugarren eta Luis eta Pakito laugarren.