Ezkurrako hemeretzi jubilatuk beraien urteko festa ospatu zuten otsailaren 15ean. Eguerdian elizan bildu ziren, joan den urtean hildako kideak gogoratzeko eta gero Barrankan bazkari ederra izan zuten. Bazkalondoan, ttipi-ttaparako argazkia atera nahi izan zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!