Udal artxibategian begiratuz, udaletxeko bi sekretario errebelderen berri izan dugu eta horien berri zehatzagoa hurrengo alean emanen dugu. Martin Joaquin Goñi Uskarreskoa zen izatez eta sekretario lanean aritu zen 1900. urtetik 1909ra. Juan Madoz Sartagudakoa zen, baina Erriberakoa izanagatik euskal hiztuna zen eta lanpostua lortzeko baldintza hori betetzen zuenez, 1928an ailegatu zen Ezkurrara. Organujolea ere bazen. Biak soldata eta lanpostua kentzearekin zigortu zituzten, baina lehenbizikoak epaiketa irabazi zuen. Hurrengo alean ezagutuko duzue istorioa.