Araztegia lanean hasi da

Joseba URROTZ 2015ko mar. 5a, 17:03
Araztegia lanean hasi da. Joseba URROTZ

Sei hilabeteko epea zuten araztegi berria egiteko, baina azaroan hasi eta hiru hilabetetan lanak akitu eta martxan da. Inaugurazio ofizialik momentuz ez da izan, baina ezin baztertu norbait agertuko denik, hauteskundeak berehala izaki... Araztegiaren ezaugarriei dagokionez, Nilsak kontutan hartu zuen herri ttiki bat izatea, sistema sendoa izan behar  zuela eta argi indarrarik gabe ari behar zuela, mantenimendua guttitzeko.
 
Hortaz, aukeratu den sistemak, ur zikinak garbitzeko bi dekantazio gune ditu, bakterio-oha­tzea eta hezegune artifiziala. Lehen dekantaziotik pasatu eta gero, ura lega­rraz betetako ontzi batera ixurtzen da. Hor bakteria geruza bat osatzen da, ura garbi­tzen duena. Ondotik, bigarren dekantaziora pasatzen da eta azkenik hezegune artifizialera, non landareak haziko diren azkeneko garbialdia emateko urari.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun