Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Finalaurrekoetan sartu da nagusitasunez ‘Itturri’

Fermin ETXEKOLONEA 2015ko mar. 5a, 16:59

Lizarrako saioan lehenbizikoa izan zen

Zubietar bakarra dugu kantari Nafarroako bertsolari txapelketan, baina orain artean lan polita egiten ari da Ander Fuentes Itturri. Lizarran otsailaren 21ean jokatutako final laurdenetako saioan puntuaziorik altuena lortu eta final aurrekoetarako zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, igande honetan Lesakan kantatuko du, Aimar Karrika, Xabier Te­rreros, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien eta Kotte Plazarekin batera.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun