Jostunak dokumentala

Arkaitz MINDEGIA 2015eko martxoaren 5a

Aurtizko Abarun ostatuan hitzordua zuten Ituren, Aurtiz, Zubieta eta Elgorriagako jendeak otsailaren 22an, Jostunak dokumentalaren aurkezpena egitekoa zelako. Jende ugari bildu zen. Iaz, Gure esku dago eguna baino lehen antolakun­tzan bizi izan ziren sentsazio,i lusioak… eta egunean berean giza katean bizitutakoak ageri dira ikus­-entzunekoan. Dokumentala ikusi ondoren, aurrera begira ekin­tza gehiago burutuko direla ere aipatu zuten, horien artean Ehuntze egunak. Eta nola ez, bukaera eder bat emateko luntxa izan zuten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun