Iturengo joaldunak eta herriko trikitilariak beraien joare eta trikitixak hartu eta Kantabriako Potes aldean ibili ziren otsailaren 14 eta 15ean. Larunbat goizean Poteseko auzoan eta arratsaldean berriz Potes herrian kalejiran ibili ziren beraien musika zabalduz, bertakoak eta turistak gozarazi nahian. Beraiekin batera Zamorako batzuk ere aritu ziren. Herrira bueltan aipatu digutenez oso esperientzi polita izan da.