Otsailaren 25 eta 26an doneztebar guztiek errekei begira pasa genituen egun eta gauak. 100 litro baino gehiago bota zuen. Garajeak, hainbat etxetako sotoak, baratzeak… urak hartu zituen. Ikusgarria izan zen Ezpelura, Ezkurra eta Galbaraildearen indarra, baita Baztanena ere zubian Bidasoarekin bat egitean.