Errekak denboraldi honetako triatloi taldea aurkeztu du. Hogeita hamar lagun baino gehiago elkartu dira: Baztan, Bortziriak, Malerreka, baita Bizkaiatik etorritakoak ere. Gehienak gizasemeak badira ere, hiru neska badira. Taldearen helburua modalitate honetan entrenatu, lehiatu eta kirola eginez gozatzea da.