Julen Juankorena txapeldun

Maider PETRIRENA 2015ko mar. 5a, 16:31
Alizia OLAIZOLA

Errekako pilotarien artean jokatu den lau eta erdiko txapelketaren finalak jokatu ziren otsailaren 20an Donezteben. Horien artean Julen Juankorenak txapela eka­rri zuen. Julenentzat oso aste gogorra izan zen, astearte horretan aita galdu eta ostiralean finala jokatu behar izan zuelako, gainera 18-10 irabazi zion Aritz Fagoaga ittundarrari. Zorionak Julen eta animo! Argazkian, Pablo Irazoki eta Beñat Iriarte sunbildarrak ere ageri dira. Hauek ez ziren finalera ailegatu baina bai txapelketa polita egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun