Malerreka kantuz martxoaren 7an eginen dute Sunbillan

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 4a, 08:09
2013ko abenduan egin zuten Malerreka kantuz azken aldiz Sunbillan. Artxiboko argazkia

Ariztigain kanpinean bazkaltzeko aukera ere ireki du Malerrekako Euskara Zerbitzuak

Martxoaren 7an hirugarren aldiz Sunbillan eginen dute Malerreka kantuz, larunbat eguerdian plazan hasita. Malerrekako Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, kantaldia eta gero bazkaria izanen dute abeslari eta musikariek kanpinean.

Menuak 18 euro balio du eta Malerrekako Euskara Zerbitzuan (948 451746 – euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org) edo Ariztigain kanpinean eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun