Donostialdean aritu diren taxistak Saldiasen

Ttipi-Ttapa 2015eko otsailaren 19a

Fernando ETXEBERRIA

Donostian taxista lanean aritutako 20 bat jubilatu bildu ziren Saldiasen, bere lan denborako kontuak gogoratzeko. Donostian lan egin arren, gehienak sortzez inguru honetakoak dira, Ezku­rra, Lei­tza, Lekunberri, Oiz, Azkarate, Etxarri, Lakuntza… Bere lanbidearekin lotutako oroitzapenak berritzeaz gain, bazkari ederra egin zuten Saldiasko ostatuan eta kantuan eta musean eman zuten bazkalondoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun