Ander Erasun, Jon Rekondo lagun duela, Urrezko aizkorako txapelketan ederki dabil. Urtarrilaren 25ean Iraetan jokatu zuten Mikel Larrañaga eta Ruben Saralegiren aurkako saioa eta irabazi ondotik aurrera segitzea lortu zuten, semifinalerako txartela lortuta.
Orain, otsailaren 21an Leitzan jokatu den semifinalean Kañamares eta Jauregiren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Irabazleek martxoaren 1ean Azpeitian jokatuko den finalerako txartela lortuko dute. Zorte on!!