Joan zen Ilbeltzaren azkeneko asteburuan, egin zen inauteri garaiko ospakizuna, ohikoa denez, gehienbat gazteen eskutik.
Ortziral eta larunbatean etxez-etxe ibili ziren eskean eta bi egunetan afariak ere izan zituzten, besta hauek normalean mahai inguruan akitzen (eta hasten) direlako.
Gainera, larunbat arratsaldean, haurrek ere izan zuten euren tartea, gurasoekin batera mozorroturik elkartu baitziren ostatuan, dantza egin eta berendatzeko.