Inauterien ondotik lasai lasai gelditu da herria eta ez da sobera berri kontatzeko. Aipatuko dugu eguraldiak gogor jo duela Nafarroan nola bertze herrialdeetan, baina ekaitz horretatik gure herria libre xamar gelditu dela. Otsailaren 6an ugaldeari begira egon ginen ura aterako zen beldurrez, baina dena horretan gelditu zen. Hurrengo astean berriz, elurteak izan ziren. Nahiz eta herrian elurra ia ia ez dugun ikusi Ulibeltzak Mendi Taldekoek aukera izan zuten otsailaren 8an egindako irteeran elurraz gozatzeko. Guttik egin zuten irteera baina hagitz ongi pasatu zutela jakinarazi ziguten, argazkietan ikus daitekeen bezala.
Elurteen ondorioz otsailaren 8rako aurreikusita zuten San Donato irteera aldatzea erabaki zuten. Irteera hau hurrengo batean egingo dute.