Guraso Elkartearen bilera egin dute otsailaren 11n. Hainbat gai garrantzitsuri buruz hitz egin zen. Aurreko akta irakurri eta onartu ondotik, 2014ko kontuak ere aurkeztu eta onartu ziren, pasatako Eguberrien eta inauterien laburpenak egin ziren, eskola kontseiluko akta ere irakurri zen eta bi urte pasa ondoren juntatik aterako diren bi kideen aipamena ere egin zen. Beraz, hemendik aitzinera Sunbillako Guraso Elkarteko junta honela gelditzen da: Lehendakaria: Rakel Urtxegi, Lehendakari ordea: Silvia Martinez, Idazkaria: Nerea Petrirena eta bokalak: Marisol Sanchez eta Koro Zelaieta.