Babes politikoa Hassanarentzat, Sahara sahararrentzat! goiburupean Saharako Errepublikaren Eguna antolatu du Saharaztanek Donezteben eta Zubietan otsailaren 27rako.
Ortziral arratsaldeko 7etan elkarretaratzea eginen dute Donezteben eta 20:00etan Zubietako estalpean dokumentala eta hitzaldia eskainiko dute. 21:00etan afaria izanen da. Afarirako txartelak 7 eurotan salgai daude, 666 264116 telefonoan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!