Malerrekako XIII. pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte otsailaren 21ean

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 08:40
Hainbat pilotari eta pilotazale bilduko dira larunbat goizean Donezteben, Malerrekako txapelketaren finalen harira. Artxiboko argazkia

Zazpi kategorietako finalak larunbat goizean izanen dira Doneztebeko pilotalekuan

Otsailaren 21ean jokatuko dituzte Erreka elkarteak hamahirugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak Doneztebeko pilotalekuan. Aurten partida guztiak goizez jokatuko dituzte, larunbatean 09:30ean hasita.

Benjaminak

Zubizarreta (Lazkao) eta Iribarria (Lazkao) - Agesta eta Erbiti (Erreka)

Alebinak

Matteo (Naxera) eta Arbaiza (Orozko) - Amiano eta Unanue (Añorga)

Infantilak

Oskoz eta Cuarain (Oberena) - Ariztegi eta Bobadilla (Barberito I)

Kadeteak

Zubizarreta (Lazkao) eta Aranguren (Aginaga) – Zabala eta Zubeldia (Zazpiturri)

Jubenilak

Illarramendi eta Aranberri (Zestoa) - Anso (Zugarralde) eta Garmendia (Lazkao)

Bigarren mailako seniorrak

Mendy eta Imaz (Aurrera Saiaz) - Urkizu eta Lizeaga (Hernani)

Elite

Mendinueta eta Imaz - Elizalde eta Eskudero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun