Nafarroako Kirol Klubik onenaren saria jaso du Doneztebeko Erreka elkarteak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 10a, 08:16
Kirol merituaren sariak jaso dituzten kirolari, talde eta teknikariak. Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak emanen dio saria otsailaren 9an

Nafarroako Gobernuak 2014ko kirolari, kirol talde, federazio, zuzendari eta teknikari onenen sariak eman ditu eta Doneztebeko Erreka elkartea izendatu du Nafarroako kirol klubik onena. Joseba Legarra presidenteak jaso zuen saria otsailaren 9an Iruñean, Yolanda Barcina presidentearen eskutik. Kirolarien artean, Juan Martinez de Irujo pilotaria eta Nerea Pena eskubaloi jokalariak jaso dute onenaren saria.

Nafarroako Gobernuak 2014ko kirolari, kirol talde, federazio, zuzendari eta teknikari onenen sariak eman ditu eta Doneztebeko Erreka elkartea izendatu du Nafarroako kirol klubik onena. Joseba Legarra presidenteak jaso zuen saria otsailaren 9an Iruñean, Yolanda Barcina presidentearen eskutik. Kirolarien artean, Juan Martinez de Irujo pilotaria eta Nerea Pena eskubaloi jokalariak jaso dute onenaren saria.

Kirol teknikari onenaren saria Joxe Bixente Eguzkitzarentzat izan da (Kick Boxing), kirol zuzendari onena Mikel Agirre (Nafarroako Tenis Federazioko presidentea), Federaziorik onena Nafarroako Hipika Federazioa eta kirol talderik onena Movistar Team txirrindulari taldea. Gainera, hil ondoko saria ere eman diote Jose Luis Hernandez Pitxiri, Nafarroako kirolari egindako aportazioarengatik. Nafarroako 27 titulu eskuratu zituen Pitxik, salto eta jaurtiketa modalitate ezberdinetan eta prestatzailea ere izan zen.

Epaimahaia ilbeltzaren 29an bildu zen eta Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko, Miguel Indurain Fundazioko, federazioetako, unibertsitateetako eta kirol prentsako ordezkariek osatu zuten.

Sariak, berriz, otsailaren 9an banatu zituen Nafarroako Jauregian Yolanda Barcina presidenteak, Nafarroako Gobernuaren izenean. Joseba Legarra gaur egungo Errekako presidentearekin batera, zuzendaritza batzordeko Xanti Uterga, Pascual Bertiz eta David Mindegia, aitzineko zuzendaritzako Juan Telletxea eta Pablo Elizondo eta udalaren izenean, zinegotzia eta aldi berean urtetan Errekako judo eskolako arduraduna den Oskar Mindegia izan ziren ekitaldian. Errekatik aipatu dutenez, «nola ez ez, saria jende aunitzen lan bikainaren ondorioa da. Gutti batzuk izan dugu aukera sari banaketan egoteko, baina hagitz argi dugu zuek guztiak zaretela saria irabazi duzuenak. Oraindik ere indar haundiagoz lanean segitzeko balio dezala sariak, gure nortasuna eta kirol ulertzeko modua aldatu gabe».

 

Errekaren merituak

Erreka kirol klubari dagokionez, epaimahaiak gogoratu du 1976an sortu zela Donezteben eta eskubaloia, pilota, erremontea, judoa, mendia, atletismoa, triatloia dantza eta kultur arloko sailak dituela. Eskubaloian, kategoria ezberdinetan sei talde ditu, eta kirol eskolak esku pilotan eta erremontean. Mendi taldeak, berriz, hilabetero ateraldiak egiten ditu. Gaur egun 445 bazkide ditu Errekak eta urteko aurrekontua 56.000 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun